Ume bat, gereziondo bat
2020-09-28Tantai Baso Jabe Kooperatiba
2020-10-22Landaketak baliatzen ditugu erregenerazio naturala indartu nahi dugunean edo jabeak prozesu naturalen erritmoa azkartu nahi duenean. Horretarako, bertako espezieak aukeratzen ditugu beti, eta ahal den heinean jatorri hurbilenekoak. Izan ere, aldaketen aurrean indartsu jokatuko duten basoak sortu nahi badira, ezinbestekoa da lekura egokitutako genetika hautatzea.
Honela, ohiko basogintza ereduak eskaintzen dituen espezie bakarreko landaketa exotikoei alternatibak eskaintzen saiatzen gara; bertako espezieez osatutako baso mistoen alde eginez.
Baso hauek, kudeaketa apropos baten bidez egitura konplexuetarantz bideratzen badira, urte gutxiren buruan sortuko dituzte sistema erresiliente eta errentagarriak.