ERREZ Koop. Txiki-ko webgunera sarbideak eta bertan emandako edozein produktu edo zerbitzuren inguruko informazioak Lege Oharraren baldintzak jarraitu eta onartzen ditu. Horregatik, ERREZ Koop. Txikiak eskaintzen duen informaziora sartu edo eskaintzen dituen zerbitzuak erabili nahi badituzu, eduki hau arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.
Ondoren jasotako baldintzak azken eguneraketa datatik indarrean daudenak dira. Hala ere, ERREZ Koop. Txikiak bere webguneko informazioa eguneratu, aldatu eta/edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du. ERREZ Koop. Txikiak aurreabisurik gabe informazio horretara sarbidea mugatu edo ezeztatu dezake, batez ere funtzionamendu egoki baterako hartu dituen segurtasun neurriak jaitsi edo bertan behera geratzen badira.
Edozein momentutan Lege Ohar hau aldatzen bada, aldaketa honek jasotzen dituen baldintzak argitaratze momentutik indarrean sartuko dira eta momentu horretatik aurrera erabiltzaile guztiei aplikatuko zaizkie.
Webgune honetako gune batzuetan eduki edo funtzionaltasun propioei zuzendutako lege ohar zehatzak egon daitezke; beraz, horien irakurketa gomendatzen da. Bereziki, ERREZ Koop. Txikiak erabiltzaileari zerbitzu edo produktu jakin batzuek kontratatzeko aukera ematen dizkion eremuak. Bertan, interesatuta dauden erabiltzaileen esku jarriko dira ezarri daitezkeen kontratazio baldintza orokorrak.
Lege Oharreko baldintzekin ados ez bazaude, ERREZ Koop. Txikiak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuak ez kontratatzeko eta webgune hau ez erabiltzeko eskatzen dizugu.
1. Webgunearen titulartasuna.
Webgune honen titulartasuna ERREZ Koop. Txikiarena da eta bera da datuen tratamenduaren arduraduna. Gizarte informazioaren eta Merkataritza elektronikoaren Uztailaren 11ko, 34/2002 Legeko, 10.artikulua betez, ERREZ Koop. Txikiko kontaktu eta identifikazio datuak ondorengo hauek dira:
- Sozietatearen izena: ERREZ Koop. Txikia
- Helbide soziala: Errotabarri, 5
- Identifikazio zenbaki fiskala: F01566132
- Kontaturako telefonoa: 690084773
- Helbide elektronikoa: info@errez.eus
2. Pribatutasun eta datu pertsonalen segurtasunaren politika.
Arau orokor moduan, ERREZ Koop. Txikiaren webgunean sartzen diren erabiltzaileek ez dute baldintza bezala beraien datu pertsonalik eman behar.
Hala ere, erabiltzaileak zerbitzu jakin batzuek nahi baditu eta bere datu pertsonalak ERREZ Koop. Txikiaren esku jartzen baditu, sozietate honek hauen konfidentzialtasuna bermatzen du. Hortaz gain, pertsona fisikoen segurtasunarekin jarraituz, datu pertsonalen tratamenduari eta hauen zirkulazio askeari dagokionez, Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/679 Araudia beteko da. 95/46/CE Direktiba indargabetzen da, datuen segurtasuna bermatzeko antolaketa eta neurri teknikoak inplementatuko direnaren bermeak eskainiz.
3. Jabetza industrial eta intelektuala
ERREZ Koop. Txikiaren eduki guztiak, eduki moduan testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, irudiak, ikonoak, irudikapen grafikoak, ikus-entzunezko edo entzumenezko edukiak, diseinu grafikoak, kodigo iturriak, markak, izen komertzialak edo beste adierazgarri bereizgarriak ulertuz, ERREZ Koop. Txikiaren edo hirugarrengoenak (kasu horretan ERREZ Koop. Txikiak dauka horiek erabiltzeko lizentzia) dira eta Jabetza Industrial eta Intelektualaren Legearen bidez babestuta daude, aurkakoa ez bada adierazten.
Atal honetan aipatutako ERREZ Koop. Txikiaren webgunean dagoen informazio edo elementuen edozein motatako ustiapen, kopia, distribuzio, modifikazio, komunikazio publiko, lagapen edo eraldaketa edozein medio eta euskarritan guztiz debekatuta dago aurretik baimenik jaso ez bada. Webgune honetako edukia erabiltzailearen terminalera bakarrik deskargatu daiteke, erabilera pribaturako eta helburu komertzialik gabe.
Aurretik aipatutako edozein eskubideren arau-haustea baldintzen eta Jabetza Industrial eta Intelektualaren urratze bat izan daiteke. Zigor-Kodeak zigortutako delitu bat izan daiteke eta ERREZ Koop. Txikiaren arauak urratu dituzten erabiltzaileen aurka akzio legalak har ditzake.
4. Debekatutako erabilerak.
ERREZ Koop. Txikiaren idatzizko baimenik gabe guztiz debekatuta dago hirugarren webguneetatik ERREZ Koop. Txikiaren webgunera link-ak sortzea. Baita frame edo marko, ikur bereizgarri, beste enpresa, pertsona edo entitateren izenpean ERREZ Koop. Txikiaren webgunea edo bertako informazioa aurkeztea.
Baldintzekin betetzen duten linkak beste orrialde horietan sarbidea baimenduko dute, baina ez dute ERREZ Koop. Txikiaren edukia kopiatuko (guztiz edo zatika), modu guztiz informatiboan logotipoa eta enpresaren izena izan ezik.
5. Erantzukizunak.
ERREZ Koop. Txikiak ez du webguneko elementu eta informazioaren sarbide jarraia, bistaratze egokia, deskarga edo erabilera bermatzen. Hauek beraien esku ez dauden beste faktore edo egoera batzuengatik oztopatuta edo etenda egon daitezke.
ERREZ Koop. Txiki ez da bere webgunean dauden link, lotura edo hiperesteketatik sartu daitezkeen hirugarrengoen webguneetan dauden informazio eta edukien arduradun. Alderantziz, ez da hirugarrengoen webguneetatik ERREZ Koop. Txikiaren webgunera dauden link, lotura edo hiperesteken arduradun. Hortaz, ERREZ Koop. Txikiak ez du erantzungo bere itxura edo ikur bereizgarrien izenean hirugarrengoek beraien webgunean jartzen duten informazio edo edukien aurrean. Gainera, ERREZ Koop. Txikiak ez du hirugarrengoen webguneen elementu eta informazioaren sarbide jarraia, bistaratze egokia, deskarga edo erabilera bermatzen.
ERREZ Koop. Txikiak ez du hirugarrengo pertsona edo entitateek bere webgunean duten informazio, eduki, produktu eta eskainitako zerbitzuen aurrean erantzungo. Batez ere, aurrekoarekin lotuta ondorengo arrazoiengatik sor daitezkeen min edo kalteengatik: (a) erabiltzaileei eskaini zaien informazioan egiazkotasun, zehaztasun eta nahikotasun falta; (b) kontratu edo aurrekontratu harremanetan ez betetzeak, gaizki betetzeak edo berandu betetzeak; (c) informazioa eskaintzen duen sozietatearen zerbitzuen betebeharren ez betetzea; (d) kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen haustea; (e) Eskubide intelektual eta industrialaren haustea, konpetentzia desleiala edo publizitate bidegabea; (f) datuen segurtasun, sekretu profesional eta ohore eskubide, intimitate pertsonal, familiar eta pertsonaren irudiaren haustea; eta (g) orokorrean, ezarrita dauden edozein lege, ohitura edo kodigoren haustea.
ERREZ Koop. Txikiak ez du erantzungo min, kalte, galera, erreklamazio edo sortutako gastuen aurrean: (a) ERREZ Koop. Txikiak esku ez dauden urritasun, gainkarga eta linean eta telekomunikazio sareetan dauden akats eta beste arazo batzuekin sortutako interferentzia, eten, akats, omisio, telefono matxura, atzerapen, blokeo edo deskonexioak; (b) edozein motatako programa maltzurretatik eta edozein komunikazio mediotatik egindako legez kontrako sarbideak; (c) ERREZ Koop. Txikiaren webguneko erabilera desegokia; (d) nabigatzailearen funtzionamendu txarragatik edo eguneratutako bertsio bat ez erabiltzeagatik sortutako segurtasun edo nabigatzaile akatsak.
Nolanahi ere, ERREZ Koop. Txikiaren erabiltzaileak erantzukizunak bete ez dituelako jasan ditzaken kalteen arduradun ERREZ Koop. Txikiaren webguneko erabiltzailea izango da eta Legezko Abisuaz ohartarazten zaio.
6. Argitalpenak.
Webgune honetatik egindako edozein publikaziok ez du inolaz ere kanal ofizialetatik egin beharreko argitalpenik ordezkatzen (esaterako: Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala, Estatuko Buletin Ofiziala, Autonomi-Erkidegotako Egunkari Ofizialak, Probintzietako Buletinak, Merkataritza Erregistroko Buletin Ofiziala, zabalkunde handiko egunkariak…).
7. Segurtasun politika.
Webgunera sarbideak ERREZ Koop. Txikiaren aldetik ez du birus edo beste elementu informatiko kaltegarriren gabezia inplikatzen. Erabiltzailearen erantzukizuna da programa eta ekipo informatikoarentzat antzemate eta desinfektatze erreminta egokiak izatea.
ERREZ Koop. Txikiaren ez du erantzungo erabiltzaileei edo hirugarrengoei webgune korporatiboan dauden bitartean sortutako kalteen aurrean.
8. Cookie politika.
ERREZ Koop. Txikiaren bere Cookie Politikari buruz daukan informazio zehatza kontsultatu daiteke.
9. Aplikatu beharreko legegintza eta jurisdikzioa.
Baldintza hauek legegintza espainiarrera lotuta geratzen dira eta edozein momentutan indarreko legegintzara doitzeko errebisatu eta aldatu daitezke.
Webgunearekin izandako edozein arazo ebazteko, ERREZ Koop. Txikiaren eta erabiltzaileak Arabako epaitegietako jurisdikzio eta konpetentzien menpe geratzea adosten dute, beste edozein foru orokor edo bereziri uko eginez.