parallax background

Basoek, klimak, bioaniztasun galerak eta espezie exotiko inbaditzaileek arduratzen gaituzte


Ikerketa, basoen kudeaketa jasangarria eta hezkuntza dira gure kooperatibaren ardatz nagusiak.


Zerbitzuak Kontaktua

Ingurumenaren kudeaketa
dugu ogibide.


Euskal Herrian basogintzak, eta oro har ingurugiroak, bizi duen egoerari
irtenbide ezberdin bat ematea du helburu

#bestelakobasogintza

parallax background

Zerbitzuak

Gutaz diote

  • Amelia Ortubay Fuentes
    Belardietan astalarrak kontrolatzeko egindako lanen jarraipena egiteko kontratatu genuen Errez, hainbat urte jarraian. Esperientzia oso positiboa izan zen, bai taldearen profesionaltasunagatik eta epeak betetzeagatik, bai kanpoko faktoreetara egokitzeko gaitasunagatik, egikaritze- eta laginketa-teknikak diseinatzeko ekimenagatik, bai lortutako emaitzak landu eta irakurtzerakoan ere.
    Amelia Ortubay Fuentes
    HAZI - Natura Ingurune Arloa
  • Eider Ugalde Alberdi
    Baso-ustiapena familia mailan kudeatzen dugu eta laguntza teknikoa behar izan dugunean Errez, Koop. Elk. Txikitik zerbitzu handia eskaini digute, arin eta egoki, profesionaltasunez, beti eskura gure zalantza eta kontsultak argitzeko.
    Eider Ugalde Alberdi
    Baso ustiaketa jabea eta Bitartekaria
  • Jon Toña
    Errez kooperatibak bestelako basogintza eredu baten aldeko apustua egiten du, ekosistemak eta biodibertsitatea lehenetsiz, baina gizartearen eta naturaren arteko oreka bilatuz. Horretarako, lehenik eta behin ondo ezagutu eta aztertu ondoren, gure basoen etorkizun jasangarria bermatzeko alternatibak eta proiektuak garatzen dituzte, beti ere gure ondare naturalaren ezagutza sustatuz. Bestela, nola zaindu eta babestu ezagutzen ez dena?
    Jon Toña
    Ingurumen Teknikaria - Gorbeialdeko Kuadrilla
  • Amaia Balda Etxarte
    Nire begiek, belarriek eta eskuek arin samar sentitu dute Errezeko kideen ezaugarri nagusia jakinmina dela. Jakinmina naturarekin eta zientziarekin bat datorren bizitza eraikitzeko.
    Baso emankorrak eta iraunkorrak sortzeko ezinbesteko ditugu Errezen irizpide eta ikuspegi argiak eta, nola ez, hobetzeko jakinmina.
    Amaia Balda Etxarte
    Emuneko aholkularia
  • Garazi Auzmendi
    Basogintza jarduerak gaur egungo testuingurura egokitzeko proiektua: etekin ekonomikoak hain beharrezkoak diren beste behar batzuekin (bioaniztasuna, klima larrialdia, lurzoruen babesa, etab.) orekatzeko saiakera. Interesgarri bezain premiazkoa.
    Garazi Auzmendi
    Kontserbazioa eta hezkuntza
Kontaktua