Ingurumenaren kudeaketa
dugu ogibide.
Euskal Herrian basogintzak, eta oro har ingurugiroak, bizi duen egoerari
irtenbide ezberdin bat ematea du helburu
Ikerketa, basoen kudeaketa jasangarria eta hezkuntza dira gure kooperatibaren ardatz nagusiak.
Euskal Herrian basogintzak, eta oro har ingurugiroak, bizi duen egoerari
irtenbide ezberdin bat ematea du helburu
Kudeaketa jasangarria babestuz, ekosistema zerbitzu osoak bermatzea dugu helburu.
Belardietan astalarrak kontrolatzeko egindako lanen jarraipena egiteko kontratatu genuen Errez, hainbat urte jarraian. Esperientzia oso positiboa izan zen, bai taldearen profesionaltasunagatik eta epeak betetzeagatik, bai kanpoko faktoreetara egokitzeko gaitasunagatik, egikaritze- eta laginketa-teknikak diseinatzeko ekimenagatik, bai lortutako emaitzak landu eta irakurtzerakoan ere.
Errez kooperatibak bestelako basogintza eredu baten aldeko apustua egiten du, ekosistemak eta biodibertsitatea lehenetsiz, baina gizartearen eta naturaren arteko oreka bilatuz. Horretarako, lehenik eta behin ondo ezagutu eta aztertu ondoren, gure basoen etorkizun jasangarria bermatzeko alternatibak eta proiektuak garatzen dituzte, beti ere gure ondare naturalaren ezagutza sustatuz. Bestela, nola zaindu eta babestu ezagutzen ez dena?
Nire begiek, belarriek eta eskuek arin samar sentitu dute Errezeko kideen ezaugarri nagusia jakinmina dela. Jakinmina naturarekin eta zientziarekin bat datorren bizitza eraikitzeko.Baso emankorrak eta iraunkorrak sortzeko ezinbesteko ditugu Errezen irizpide eta ikuspegi argiak eta, nola ez, hobetzeko jakinmina.
Basogintza jarduerak gaur egungo testuingurura egokitzeko proiektua: etekin ekonomikoak hain beharrezkoak diren beste behar batzuekin (bioaniztasuna, klima larrialdia, lurzoruen babesa, etab.) orekatzeko saiakera. Interesgarri bezain premiazkoa.