Zerbitzuak

Guk zuri. Gure zerbitzuak.


Basogintza ekologia aplikatuaren adarretako bat bezala irudikatzen dugu. Ekologia, oikos -etxea- eta logos -ikasketa- grekerazko hitzak batuz, izaki bizidunak eta bere ingurunea aztertzen dituen zientzia arloa da. 

Guk ekologia dugu iturri,
ekosistemak gure lantoki.

Basoa. Neurtu. Ekosistema. Kudeatu.


Basogintzari loturiko lan teknikoetan Errez moldatzen gara. Basoak neurtu, antolatu, sortu edo mugatu nahi baldin badituzu gure lan taldeak lagunduko zaitu. Gure aurrekoen lekukoa hartu eta euskal basogintza XXI. mendeko erronkei moldatzen egiten dugu lan, estaldura jarraia eta bertako espezietan oinarritutako basogintza sustatuz. Proiektu bakoitzari dagokion garrantzia eman, eta punta puntako baliabideak erabiltzen saiatzen gara datu analisiari eta informazio espazialari berebiziko garrantzia emanaz.

Ingurumen baliabideak kudeatzerako orduan, une-oro sortzen dira erantzun ezagunik ez duten galderak. Etengabe aldatzen dira ekosistemak, eta, gaur egun, tamalez, maizegi egin behar izaten die aurre erronka berriei., gizarte bezala, erronka hoiei aurre egiteko orduan, ikerketara jotzen dugu.  Errez, ikerketari lotuta egon da bere ibilbidea hasi zuen momentutik. Aurkezten zaizkigun erronkei, ikerketa proiektu bati ematen zaion tratamendu bera ematen diogu. Irakurri. Ikusi. Ikasi. Aplikatu. Bide horretan metatutako datuei modelizazio estatistikoa aplikatuz, ahalik eta emaitza objetibo eta praktikoenak eskuratzen saiatzen gara, kasuan kasuko proiektura egokituz.

Ikusi eta ikasi. Ikerketa zerbitzuak.


Aldatu. Irekia.
Hezi. Hazi.


Zuhaitzak eta jakintza hazi eta hezi beharreko kontuak dira. Landareen antzera gure ingurunearen inguruko jakintza lekuz aldatzen ere joan beharra dugu. Gure zerbitzu baino, gure betebehar bezala ikusten dugu hazitzea, hezitzea eta irekiak izatea basoen eta ekologiaren inguruan ikasi ditugun gaiekin. Bizi-gai bilaka daitezen. Bide horretan hitzaldiak, txangoak, ikastaroak, interpretazio guneak eta beste transferentzia lanak burutzen ditugu.

Kontaktua