Zuk.tantai_aurkezpena
Egungo berrikuntza teknologikoak baliatu nahi izan ditugu, esperientzia eraginkorragoa eta gogobetegarriagoa eskaintzeko. Horregatik, pozik gaude Zuk.Tantai aplikazio berria aurkezteaz.
Zer da Zuk.Tantai?
Zuk.Tantai Agresta eta Errez kooperatibek garatutako Tantai Baso Jabe Kooperatibaren basoen kudeaketan laguntzeko tresna da. Oinarri kartografiko desberdinak eta Tantaiko bazkideen baso sailen inguruko datuak batuz, Zuk.Tantai aplikazioak informazio eguneratua eskaintzen die Tantai kooperatibako bazkide erabiltzaile eta langileei. Honi esker, basoen kudeaketari loturiko erabakiak hartzerako orduan komunikaziorako tresna bilakatuko da Zuk.Tantai, beti ere gure arteko komunikazio zuzenari uko egin gabe!
Ezaugarri nabarmenetako batzuk honako hauek dira:
AGRESTA S. Coop. eta Errez Koop Elkarte Txikiak lan-kooperatibek osatzen duten elkarteak baso-kudeaketarako irtenbide teknologikoak ezartzera bideratua dagoen forEStoolbox proiektua (link) garatu dute. Honen helburu nagusia tresna anitzeko plataforma bat garatzea izan da, basogintzako aholkularitzaren erronka nagusiei aurre egiteko elkarreragingarriak diren basoen jabeentzako kudeaketarako. Emaitza tresna digitalen multzo bat izango da, lanaren eraginkortasuna hobetzeaz gain, baso jabeentzat ere eraginkorrak izango dira. Honen adierazgarri da Zuk.Tantai aplikazioa.
Galderaren bat baduzu edo Zuk.Tantai aplikazioari buruzko informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Ondo izan!
Bideoa ikusi: https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/105156/embed