Tantai Baso Jabe Kooperatiba
2020-10-22forEstoolbox: Basoen kudeaketa iraunkorrerako berrikuntza teknologikoa.
2023-09-29Bestelako basogintza eredu bat elkarlanean lantzeko ekimena
Tantairen helburua da baso kudeaketa eredu aldaketa gauzatzea. Hala jasotzen da onartu diren estatutuetan. Kooperatibak baso kudeaketa irregularreko eta moldakorreko eredu bat ezartzen lan egingo du, bertako espezieen kudeaketan oinarritua, eta ekosistema zerbitzu guztien hornikuntza optimizatuko duena. Kudeaketa horrek baso ekosistemen berezko biodibertsitatea mantentzen eta haien funtzionamendua bermatzen lagunduko du, zur, zelulosa, biomasa eta antzerako lehengaien hornidura alde batera utzi gabe.
Baso ekosistemek jendarteari bermatzen dizkioten onurak lur eremuen jabetzatik haratago doaz. Tantai egituratzeko orduan bazkide laguntzaileen garrantzia azpimarratu dugu behin eta berriz. Gure ingurunearen kudeaketa bere horretan da integrala, eta hala Tantaik kudeatutako lurretan jendartearen parte hartzea bermatuko da. Hala ulertzen da sustatzaileen artean dauden hamar bazkide laguntzaileen parte hartzea.
Errez Kooperatiba Elkarte Txikiko lan taldeak hasi du Tantairen gidaritza teknikoaren lana. Aurten aurkeztuko zaizkie bazkide erabiltzaileei 2023 eta 2024a bitartean beraien lurretan eraldaketaren ibilbidea hasteko egin ditzaketen lehen lanen proposamenak. Baso jabe bakoitzaren hautua izango da eraldaketa azkartzeko lanak hartu ala ez.
Tantai ibiltzen hasi da beraz. Aurten mugarri ugari izango dira. Bazkidetzeko aukera, laguntzaile edo erabiltzaile moduan, irekita dago. Eta aurretik proiekturen berri eman izan den antzera, hemendik aurrera ere Tantai kooperatibaren taldea osatzen ibiliko gara han eta hemen. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen duzu gurekin harremanetan jartzeko aukera. Gune honetako beste atal batzuetan ere aurki dezakezu informazio gehiago.
Egin Tantaikide!