Eratu da Tantai Baso Jabe Kooperatiba
2023-03-09Zuk.Tantai aplikazioa aurkeztu genuen Urriaren 28an Aramaion.
2023-11-02AGRESTA eta ERREZ kooperatibak aurtengo otsailean hasitako eta burutu duten proiektua (PERTE) Gizarte Ekonomia eta Zaintzaren esparruan onartu berri da.
Eraldaketa Ekonomikoa (PERTE), Gizarte Ekonomia eta Zainketena, Berreskuratzea, eraldatzea eta erresilientzia.
Elkartea, AGRESTA S. Coop. eta Errez Koop Elkarte Txikiak lan-kooperatibek osatzen dute eta baso-kudeaketarako irtenbide teknologikoak ezartzera bideratua dago. forEStoolbox-en helburu nagusia tresna anitzeko plataforma bat garatzea da, basogintzako aholkularitzaren erronka nagusiei aurre egiteko elkarreragingarriak diren basoen jabeentzako kudeaketarako. Emaitza tresna digitalen multzo bat izango da, lanaren eraginkortasuna hobetzeaz gain, baso jabeentzat ere eraginkorrak izango dira.
Kooperatibek basogintza sektoreak dituen erronken inguruko azterketa egin ondoren sortu da ekimena; batetik, neurketak burutzeko erabiltzen diren teknologien arteko elkarreragingarritasuna lantzeak, eta, bestetik, datuen prozesatze automatikoak txosten azkar eta ekonomikoak sortzeko eman ditzaken aukerak landu dira.
Emaitza tresna digitalen multzo bat izango da, lanaren eraginkortasuna hobetzeaz gain, mendien jabeentzat kudeaketa modu eraginkorrago baten bideratzea ahalbidetuko duena .
ForEStoolbox proiektua 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuen eta Europako Itun Berdearen barruan kokatzen da, landa-inguruneetan bioekonomia eta enplegua sustatuz, eta erronka demografikoari ekarpen positiboa eginez.
ForEStoolbox proiektua Andaluzian, Gaztela eta Leonen, Euskadin eta Madrilen ere garatzen ari da, hautatutako eremuetan proba pilotuak eginez. Funtsezko eragileak, hala nola Espainiako Basoen Iraunkortasunerako Elkartea (PEFC), Gaztela eta Leongo Baso Elkarteen Federazioa (FAFCYLE), Lan Elkartuko Kooperatiben Espainiako Konfederazioa (COCETA), Madrilgo Lan Elkartuko Kooperatibak (COOPERAMA), Mendi Ingeniarien Elkartea eta TANTAI baso-jabeen kooperatibak babesa eman diete proiektua garatzen ari den lurraldeetan.