Liztor asiatikoaren aurkako tranpa eta beiten garapena
2020-04-24Egindako tasazioen zifrak
2020-06-23Baso bateko egurra saldu nahi denean, kasu gehienetan, moztu baino lehen, neurtu egiten da basoan dagoen egur bolumena. Hartara, basojabeak badaki zenbat egur duen eta zenbat balio duen, eta erosleak ere, badaki zer erosiko duen.
Neurketa egiteko, oinez oin neurtzen ditugu zuhaitz guztien diametroak, bularraren altueran 25cm baino gehiago badute, zerrara bideratuko dira, eta txikiagoak badira, trituraziorako erabiliko dira (batez ere papelgintzarako). Baso helduen kasuetan, trituraziora bideratzen den egurraren prezioa, zerrarako egurrarekin alderatuz, arbuiagarria denez, zerrara bideratuko den egurra besterik ez da neurtzen. Hots, bularraren altueran 25 cm-ko diametroa baino gehiago duten zuhaitzetan, lurretik hasi eta 20 cm-ko diametroa izan arteko enbor zatia.
Baso asko neurtzen dugu egunerokoan egur salmentarako, eta lan hau da, zalantza askorik gabe, egun, Euskal Herri atlantiarrean, basogintzaren arloan ematen den lan ohikoenetariko bat.