Liztor asiatikoaren fenologiaren inguruko ikerketa.
2020-04-24Baso neurketak
2020-04-24Murtziako ECONEX enpresarentzat, listor beltza harrapatzeko tranpen diseinuaren hobekuntzan eta hauek erakartzeko erabiltzen diren beiten garapenean aritu gara lanean, harrapatutako liztor beltz kolpurua handitu eta albokalteak txikitzeko helburuarekin.
Argi ikusi da, tranpen tamainak, itxurak, sarreraren diseinuak, etab. eragin nabarmena dutela harrapatzen den liztor kopuruan. Aldi berean, zer esanik ez, tranpa hauen barruan jartzen dugun beitak. Sagar zukuarekin egin ditugu proba gehienak; fermentazio eta kontzentrazio maila ezberdinak probatu ditugu, sukaldeko errezeta bat bailitzan, puntu egokiena bilatu nahirik.
Ondorio batzuk atera ditugu, eta ikaspen garrantzitsuak barneratu, baina, guretzako berria den espezie honek, ikaspen handiak emango dizkigu oraindik.