Salaberri agestoixe
2019-12-10Liztor asiatikoaren fenologiaren inguruko ikerketa.
2020-04-24Gure txangoen helburua, natura interpretazioaren bidez, ingurunea irakurtzen ikastea da. Animaliek aztarnak usten dituzten era berean, gizakiak ere bereak usten ditu, eta baita klimak, landarediak, eta abarrek ere. Beraz, inguruari tentuz erreparatuz gero, errez irakurri ahal izango ditugu zenbait gertaera eta bilakaera ezberdin.
Helburu honekin, irteera ezberdinak egin ditugu Aramaioko haur zein helduekin. Kasu batzuetan,bisitak nagusi eta gaztetxoei zuzendutakoak izan dira, eta beste kasu batzuetan aldiz, adin tarte konkretuak zehaztu dira. Paisaia kulturalarai erreparatuz, Aramaioko basoek eta landaguneak izan duten aldaketa interpretatzen ikasi dugu; aintzinako paisaiak irudikatu ditugu, eta etorkizunera begira, aurreikusi daitezkeen ezkenatoki ezberdinen inguruan ere hitz egin dugu.
Animalien aztarnak ezberdintzen ere ikasi dugu, azkonarrak, azeriak, orkatzak, basurdeak, etab. eta intsektuen identifikazioan trebatu gara.