Salaberri agestoixe
2019-12-10Amillena Aramaioko turismo elkarteak antolatuta, txango txiki baten bitartez gure herriko paisaia eta natura interpretatu genuen irteera honetan. Salaberri agestoixe zeharkatuz Azkoaga eta Barajauen auzoak bixitatu genituen, Bentamotzetik behera Ibarrara itzuliz.
Harizti motz zaharrean animali ugariren aztarnak ikusi eta interpretatu genituen, baina batez ere gure herriaren historia hurbilean gure basoen eraldaketa nola eman den ikusi ahal izan genuen. Baso zaharretatik soroetara; soroetaik, landetara; landetatik pinuetara, eta orain?
Udazkenean hostoak erantzi ondoren, Bentamotz inguruan liztor beltzaren kabi bat ere ikusi ahal izan genuen. Vespa velutina nigritorax da espezie inbaditzaile honen izen zientifikoa. Errezko kideok ondo ezagutzen dugu espezie hau eta bere kontrolerako erabiltzen diren tranpen eta bere fenologiaren inguruko ikerketak garatu izan ditugu.