Bisita gidatuak Aramaioko biztanleekin
2020-04-24Liztor asiatikoaren aurkako tranpa eta beiten garapena
2020-04-24Fenologia, klima eta urtaroen gorabeherek izaki bizidunengan duten eragina aztertzen duen zientzia-arloa da. Gure kasuan, fenologiaren bitartez, listor beltz erreginak, urtetik urtera bizi dituen garapen-aldien datak aztertzen ibili gara.
Liztor beltzak udaberri eta udaran kabi barruan sortzen duen komunitate anitz eta ugari horretatik, erreginak bakarrik bizirauten du neguan, beste guztiak udazkeneko hotzak hiltzen ditu. Udaberri hasieran, tenperaturak epeltzen direnean, erregina negu eskutalekutik irtetzen da (lur azpitik, zuhaitzen zuloetatik, etab.), eta kabia berria sortzen hasten da (kabi primarioa). Erregina udazkenean ernaltzen da, eta udaberriko kabi berrian erruten ditu komunitate berria sortuko duten arrautzak.
Ikerketa proiektu honen bidez, arabako puntu geografiko bakoitzean, erreginak eskutalekuetatik noiz irtengo diren aurreikusten duen modelua garatu dugu. Honi esker, tranpen eta, oro har, listor asiatikoaren kontrolaren efizientzia, nabarmen hobetzea lortu da, erregina hauek baitira, popuazioa jeitsi nahi bada, arrapatu beharreko liztorrak.
Beharrezkoa da askotan, lanak arrapaladan eta itsu-itsuan egin baino, gelditu, harnasa hartu, eta estrategia eraginkorrak prestatzeko tartea hartzea.