Zuk.Tantai aplikazioa aurkeztu genuen Urriaren 28an Aramaion.
2023-11-02Pro Silva basogintzari buruzko eskuliburua euskararatu dugu
2024-06-212023ko otsailean hasi eta Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak aurtengo irailean onartu ondoren,
Proiektua Sare Ekonomiko, Inklusibo eta Jasangarria sortzeko Ekonomia Soziala Sustatzeko Planak finantzatu du, Berreskuratze, Eraldatze ete Erresilientzia Planaren esparruan, zehazki, Zaintza eta Ekonomia Soziala, Ekonomia Suspertu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoagatik (PERTE) .
AGRESTA eta ERREZ kooperatibek AGRESTAERREZ DESARROLLOS FORESTALES elkartea sortu dute eta tresna anitzeko plataforma bat garatu dute, modulu elkarreragileekin baso-aholkularitzaren erronka nagusiei aurre egiteko, landa-lanetatik hasi eta baso-jabeen sailen kudeaketaraino.
Baso-sektorean dauden aukerak identifikatu ondoren, plataformak sistema integral baten bitartez baso-baliabideen ebaluazioa eta kuantifikazioa bilatzen du, landa-datuak jasotzetik, txostenak egin arte.
Proiektua, 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuen eta Europako Itun Berdearekin bat eginik, landa-inguruneetako bioekonomia eta enplegua sustatzen ditu, proba pilotuekin erronka demografikoari modu positiboan lagunduz Andaluzian, Gaztela eta Leonen, Euskadin eta Madrilgo erkidegoetan.
Agresta eta Errez elkarteek eskerrak eman nahi dizkie hurrengo erakundeei proiektuari eman dioten laguntzagatik:
Basoen Iraunkortasunerako Espainiako Elkarteari (PEFC), Gaztela eta Leongo baso Elkarteen Federazioari (FAFCYLE), Lan Elkartuko Kooperatiben Espainiako Konfederazioari (COCETA), Madrilgo Lan Elkartuko Kooperatiben Batasunari (COOPERAMA), Mendi Ingeniarien Elkargo Ofizialari eta TANTAI Baso Jabe Kooperatibari.