Zuk gu. Lan taldea.


Gu, Errez Koop. Elk. Txikia gara. 2018. urtearen hasieran sortu zen ingurumen proiektu bat. Ekimen honek, Euskal Herrian basogintzak, eta oro har ingurugiroak, bizi duen egoerari irtenbide ezberdin bat ematea du helburu. Basoek, klimak, bioaniztasun galerak eta espezie exotiko inbaditzaileek arduratzen gaituzte batez ere, baina gizarteak ere bai. Eta, guk, ingurumenaren kudeaketa egin dugu gure ogibide.

Errez hitzak esan nahi hirukoitza du euskaraz. Lehenik, erraztasunez egiten denari esaten zaio, eta gu, aurkezten zaizkigun arazo edo planteamendu ezberdinei erantzun errazak ematen saiatzen gara. Erretzearen ekintzari ere errez esaten zaio, eta guk kudeaketa eredu klasikoak alboratuz, ekologia aplikatuan oinarritutako eredu ezberdinak garatzen ditugu. Azkenik, “R” hizkiz osatzen denari ere, errez esaten zaio. Neurri handi baten R deituriko estatistika lenguaia eta programazio ingurunea erabiliz, datuen analisiari arreta berezia eskaintzen diogu. Horrela, software aske eta erreproduzibleen bitartez, ekologia aplikatuaren teknologiak ustartzen ditugu.

Xanti Ruiz de Galarreta Arbulo

Gasteiz, 1992


Atzera begiratu, aurrera egiteko


Ingurumen Zientzietako gradua EHUn egin eta Olarizuko Germoplasma Bankuan praktikak egin eta gero, Arabako Parke Naturaletan mendiko lana eta jendaurreko arreta uztartuz lanean hasi nintzen. Ondoren, Global training bekaren bitartez Argentinako La Pampan Hegazti harraparien ikerketan diharduen zentroaz elkarlanean aritu nintzen sei hilabetez. Urte batzuk geroago Baso eta Natur Baliabideen goi mailako heziketa zikloa egin nuen Murgian. Ziklo honek, natur baliabideen kudeaketa mutifuntzionalean sakontzeko aukera eman eta ibilbide profesionala basogintzan garatzeko aukera paregabea izan zen.  Hurrengo urteetan,  lorezain brigada bateko arduradun, Lea Artibaiko mendi bideen garbiketen koordinazioan eta nekazal kooperatiba baten teknikari lanetan aritu izan naiz. , 2021etik geroztik ,Basogintzan eta baso kudeaketa jasangarrian sakontzeko asmoz, Baso eta Natur Baliabideen ingeniaritza gradua ikasten nabil.

Iñaki Etxebeste Larrañaga

Arrasate, 1979


Ibiltzea ez da urratsak ematea


Iruñean biologia ikasketak bukatu ondoren, Norvegian, Gaztelan, Frantzian, Suedian eta NEIKERren garatu nuen nire ikerlari ibilbidea, beti ere basoari loturiko gaietan. Basogintza jasangarrian doktorea, baso ekologia kimiko, espazial eta aplikatuari loturiko gaiak landu ditut, baina batez ere baso izurrite eta espezie inbaditzaileen eragin eta kudeaketari begira. Datu analisian eta modelizazio estistikoan oinarritutako lanera ohitua, gaurdaino hogei bat ikerketa lan argitaratu ditut ikerketa aldizkaritan, bai eta kongresu eta zientzia bileretan berrogei parte hartzetik gora izan ere. Nire ikerlari ibilbidean, estatu eta atzerri mailako hainbat ikerketa proiektutan hartu dut parte eta bi doktoretza tesi zuzendu ditut. Basoari loturiko lanetan ez banabil, baratzean, familiarekin edo baserriko txokoren baten igarotzen dut denbora.